Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

lanak bidali

07/11/2008 GMT 1

Hezkuntza baliabideak hausnartzen

amaia_oion @ 16:02

Hezkuntza baliabideetako lau taldeetatik aukeratu ditudan lau estekak jarriko ditut eta haiei buruz daukan iritzia:

Lehengoa, cnice:

Horrialde hau interesgarria iruditzen zait irakasle batentzat informazio interesgarria bertan aurkitu dezakeelako. Klaseak teknika desberdinekin emateko: jokuak, ipuinak , videoak...honekin ere helburuak lortu ditzakegu modu dibertigarri batean. Adibidez: umeei oinarriko letrak, ingelesa pixkat erakusteko...

Bigarrena, La tecnologia al servicio de la educacion para niños con discapacidades:

Gaigabeziak dituzten umeak ezin dute bere adineko umeak jasaten duten didaktika berdina jaso arazoak dituztelako eta gainera asko despitatzen direlako. Nire ustez oso komenigarria iruditzen zait modu honetan ikastea askoz dibertigarriagoa egingo zaielako eta gainera gaur egun teknologia oso garrantzitsua denez erabiltzea jakiten ikasteko. Bideo honekin irakasleak ikus dezakeke nola ume hauek ordenagailuak erabiltzen dituzten.

Hirgarren taldetik, Aula Tecnológica Siglo XXI:

Horrialde hau oso didaktikoa iruditu zait klase bat ordenagailuekin emateko ideiak eta laguntzak ematen dituelako. Honez gain baliabideak, aholkuak, lagungarriak izan daitezkeen web-ak...aurki daitezke. Gainera klaseak ordenagailuekin inoiz eman dituen irakasleari oso lagungarria egingo zaio.

Eta hauetako azken taldetik, La utilización de internet en la enseñanza de historia:

Azken web hau ez zait interesgarria iruditu ikasgai batean ematen ziren gaiak agertzen direlako.Gainera gai hauek ume bati irakasteko baliagarriak ez dira.

Orain hezkuntzaren baliabideei inguruko hiru esteka jarriko ditut:

http://centros6.pntic.mec.es/cpee.alborada/linksedu.htm

http://es.youtube.com/watch?v=BP9tqvSZWIg

http://motrizitatearekin-gozamena-sortuz.blogspot.com/2008/01/hezkuntza-fisikoaren-garrantzia.html

29/10/2008 GMT 1

Zer da wiki bat?

amaia_oion @ 13:31

Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da;orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu daitezkenak. Elkarlana bultzatzeko metodo hon bat da, erraz entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena,... sor daitezkelako.

Web 2.0 plataforman oinarritzen da. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete: gai bat erraz garatu, gorde, aurreko pausoetara itzuli, argitaratu....

Aipatu behar da, bi termino definizioan bereizi behar ditugula: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.

Wiki- ak gero eta baliagarriak bihurtzen ari dira. Irakaskuntzan arrakasta handia lortzen ari dira, ikaste/irakaste prozesu baten bilakaera eta wiki bat sortzea elkarren parean joan daitezkeelako. Hona hemen adibide batzuk:

irakaskuntzaren gune birtualak sortu, aldizkari digitalak, wikipedian sarrerak txertatu...

23/10/2008 GMT 1

Hezkuntzarako teknologia

amaia_oion @ 14:56

Nire iritzia eman baino lehen hezkuntzarako teknologiarekin zerikusia duten bideoak eta honen inguruan interesgarria iruditzen zaidan informazioa ipiniko dut.

Hona hemen bi esteka gai honen inguruan hitz egiten dutenak:

http://www.paisdigital.org/node/399

http://portal.educ.ar/debates/educacionytic/nuevos-alfabetismos/los-pros-y-los-contras-del-uso-de-la-tecnologia-en-el-aprendizaje.php=> horrialde honetan interesagarri dena lehengo komentarioa da.

Hona hemen video bat:

Badaezpada helbide osoa honako hau da:http://www.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s3Hg

 Nire ustez teknologia hezkutzan duen eragina onerako da. Hau da lan bat egin behar dugunean informazioa behar dugu eta liburutegira joan eta gero kopistegira joan ordez etxean gelditu ahal gara. Gainera azkarrago egiten da eta informazio iturria askoz zabalagoa da. Ere aipatzekoa da lanaren aurkezpena askoz garbiago dela. Honez gain Unibertsitatean adibidez irakasleak temario guztia kopistegian utzi ordez aulategi virtualean sartzen dute eta merkeago izateaz aparte etxean sartu ahal gara nahi dugunean.

Teknologia hezkuntzan nire ustez abantaila handia da. Klaseak askoz interesgarriak eta dibertigarriak egiten baititu eta irakasleentzako ere askoz erosogoa da, adibidez: denbora guztian arbelan idatzi beharrean kainoiaren bidez egin dezake.

Bukatzeko, nire aburuz teknologiarekin ez da gehiago ikasten eta gutxiago ere ez, baizik eta erosogoa da eta horrela ikasgaiak hain aspergarriak ez direnez arreta gehiago jartzen dugu.

16/10/2008 GMT 1

Informatikako 1.go lana

amaia_oion @ 18:19

1.go galdera: informatikan, ordenagailuak funtzionatzeko elektrizitatea behar dute, beraz informatika eta elektronika guztiz erlazionaturik daude.Dena den gaur egun informatika elektronika gabe egin daiteke.Informatikaren bitartez pertsonen artean komunikatzea posible egiten duenez telekomunikazioekin harremana dauka ere.

2.galdera: Digitalizazioa seinale analogikoak kode binarioetan bilakatzeko prozesua da.

3.galdera: Ordenagailuak sistema binarioa erabiltzen du, hau da, guk sartutako informazioa ordenagailuak 0 eta 1 zenbakien bitartez ulertzen du.

4.galdera:
Hardware: sagua, transistorea, mikroprozesadorea, ram memoria, bozgoragailuak...
Software: linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows...

5.galdera:
Zirkuitu digitala: 0 eta 1 seinaleekin lan egiten duen zirkuitua da. Transistorez, erresistentziaz eta kondentsadorez osatuta.
Ate logikoa: sarrera logiko bat edo gehiagorekin irteera logiko bat inplementatzen duen zirkuitua da. Normalean, Booleren aljebran oinarrituta daude.
Boolen aljebra: (Erretikulua boolerrak deiturikoa ere) estruktura aljebraikoak sira, Y, O ets NO eragiketa logikoen "esentzia" atzematen dituztenak, baita lotura, ebaketa eta osagarrien eragiketenak ere.

6.galdera:
Irudi: jpg,pnt,tga,rle...
soinu:mp3, mp4, wav, mod...
Bideo: divx, avi, iff...

7.galdera: (ezin dut sistema informatiko baten hardware irudiak itzatsi).

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!